ZUZENDARIEN OHARRA


Oso filme gutxi daude gure herrian 80. hamarkadako Estatu Terrorismoari buruz. Errealitate ahaztu hura beste ikuspuntu batetik begiratu guran planteatzen da, beraz, “Looking for Mister X” laburmetraia.


Zinea ere mailu bat izan daitekeelako ustea dago satira basati honen atzean, baina baita euskal zinea egiten hasteko nahia ere. Ez ordea ministerioen propinek baimentzen duten euskal zinea: Herritik eta auzolanean egindakoa baino.


Horrela, EHUko materialarekin, inguruko taberna eta kultur elkarteen laguntza ekonomikoarekin eta hainbat eta hainbat adiskideren eskerezinezko lanarekin filmatu genuen “Looking for Mister X”, 2008ko ekainean, gaztelaniaz eta euskaraz. Orain hasten da fimaren benetako ibilbidea. Euskal Herriko festibaletan eta herriz herriko ekitaldietan erakusten saiatuko gara, baina aurrerantzekoa ateratzen den gisan aterata ere, pozik ziurta dezakegu dagoeneko: Orain artekoarekin bakarrik esperientziak merezi izan du


.

No comments: